blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Sorbaldako luxazioak

Inoiz aipatu dugu, ebolutiboki, primateondako nolako abantaila den sorbaldean garatu dugun mugikortasun handia. Horri esker, ordenu honetako espezieok eskua gorputzeko edozein lekutara eraman dezakegu, eta hori oso lagungarria da janaria eskuratzeko, borrokatzeko edo beste funtzio basiko askotarako. Mugikortasun handi horrek, ostera, badu bere prezioa: beste artikulu batean tendoietako arazoak azaldu genituen; eta gaurkoan, hausturekin batera muskulu-eskeletu sisteman arruntenak diran arazo traumatologikoetaz arituko gara: luxazioak. Giltzadurak, oro har, hezur bi edo gehiagoren arteko loturak dira: kapsula batean bilduta daude, eta lotailuek egonkortasuna ematen diete; egitura hauek malguak dira eta, neurri handiagoan edo txikiagoan, giltzadurari mugitzeko aukera uzten diote, tope batzuen artean. Tope hauek gainditzen badira (mugimendu gogor edo kolpe baten ondorioz, eskuarki) luxazio bat gertatu dela esaten dugu. Bistan denez, asko erabiltzen diren eta mugikortasun handia duten artikulazioek dute luxazio bat sufritzeko aukera gehien; hauetako bat da sorbalda. Sorbaldeko luxazio gehienetan lotailuen euste-ahalmena gainditzen da, baina kapsula ez da hondatzen. Kasu batzuetan, giltzadura berez itzultzen da postura normalera (hezurrak berriro “bere lekuan sartuz”), baina beste batzuetan ez: horrelakoetan, pazienteak ezin izaten du besoa erabili, eta min handia du. Horretara, lehentasuna luxazioa erreduzitzea izaten da. Ostean, analgesia (lehen momentu hauetan lotailu eta kapsuletan inflamazio mingarria baita nagusi) eta immobilizazioa; horrekin, lesionatutako egiturak [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07