blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Sineskerak hausten: bizkarraren postura pisuak jasotzerakoan (Caneiro et al, 2018)

Erreferentzia: CANEIRO, JP. O’SULLIVAN, P. LIPP, OV. MITCHINSON, L. OEVERAAS, N. BHALVANI, P. ABRUGIATO, R. THORKILDSEN, SMITH, A. 2018. “Evaluation of implicit associations between back posture and safety of bending and lifting in people without pain“. Scand J Pain 18(4):719-728. Hemen beste adibide bat, itxuraz sinplea den ikerketa batek nolako eragina izan dezakeen praktika klinikoan (edo izan beharko lukeen, behintzat! izan ere, ondorioei jaramon egiten badiegu hainbat argitalpen eta osasun-gida aldatu beharko dira…). Artikulu honen berri ere Iker Villanueva lankide eta euskal-fisio-konspiratzailearen bidez izan dut, milesker Iker, beti mandanga ona pasatzen didazu zuk! Ikerketa-galdera ezin sinpleagoa da: zein neurriraino dago sartuta gure gizartean uste oker konkretu bat? (hobe dela pisuak jasotzeko bizkarra zuzen mantentzea, flexionatzea baino) Erantzuna ere, argi-argia: barru-barruraino; eta hori ez da ona. Hau irakurrita, batek pentsa dezake (nik hasieran pentsatu dudan bezala): ha zelako txorrada. Izan ere, ni ere aurreiritzi hori izan dut orain arte; eta gainera uste hori nire formakuntza eta lan urteetan sendotu eta retroelikatu da. Gainera artikuluan ez dira bizkarreko mina duten pertsonak ikertu, baizik eta minik ez duten pertsonen usteak. Beste era batera esanda: ez da kaltea bera aztertu; baizik eta “kaltea egingo dion ustea”. Eta hor hasi naiz ikerketa horren garrantziaz jabetzen; [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07