blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Porlan arteko eguzki izpiak

Altsasuko gazteei emandako epaiaren kolpea hartu eta gero, haien herrikideek gizartearen aktibazio handia lortu dute. Halere, badakit beroaldia pasatu eta gero gizarteak bere bizimoduarekin jarraitzeko joera duela -zer bestela?- eta orduantxe, adrenalina maila jaisten denean, sentitzen duela bakardaderik handiena ziegan dagoenak. Une horietan pentsaturik, egokia iruditzen zait gogoratzea epaiaren osteko ordu etsigarrietan irratian entzun nuen gurasoei eginiko elkarrizketa bat. Bertan agerian geratu zen “justiziaren” aurka pultsuan aritzeak ez duela kentzen norbere burua jagotea: ekaitzaren erdian, preso dauden gazteetako asko ikasketetan eta kirolean babestu direla jakin genuen. Mundutik aparte egingo dituzten urteetan, urliak Psikologia ikasiko du, sendiak Zuzenbidea… Sinbolo ederra iruditu zitzaidan, arazoaren muinean sartzeko jorratu behar diren arlo garrantzitsuak direnez. Hartutako kolpearen indarra itzultzeko bidea, zesta-punta jokalariaren estiloan. Gauza txarrenetik irakaspen onak atera daitezke: “sakanikolak” egiten ari diren kanpainak, zeharka, preso dauden beste pertsona askoren egoera ere irudikatzen du. Haiekin eginiko bidegabekeriak hain nabarmenak ez direlako, edo hainbeste “zarata” ateratzeko ahalmenik ez dutelako, Altsasukoek jasan duten antzerako tratua jasan duten pertsona asko baitaude kartzelan. Kasu honek beste haienak ere irudikatzen ditu, neurri batean. Eta horrek ez dio Altsasukoen aldarrikapenei indarrik kentzen, baizik eta beste dimentsio bat ematen: “justizia sistema” izeneko oximorona ezin hobeto azaleratzen du, eta gure gizarte ereduaren porrota [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07