blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Penduluaren legea fisioterapian

Inoiz hemen kristorenak eta bi esan ditugu osasunean modak duen eraginari buruz: ezin direla tratamenduak horrelako faktore aldakor eta apetatsuaren arabera erabaki, eta abar. Gaurkoan, kritika hau geure buruari aplikatuko diogu: fisioterapia kontsultetan, azken hamarkadetan, honekin lotutako aldaketa esanguratsuak bizi izan baititugu. 1980ko hamarkadan ezagutu genituen fisioterapia “gimnasioek” (sic) ez zuten izen hori alferrik emana. Ariketa terapeutikoan zentratutako instalazio handiak ziren, non fisio bat baino gehiago aritzen zen aldi berean, bakoitza hamar edo hamabost pazienteren multzo handi bat “gobernatuz“: ohatilan batekin ziharduen bitartean, beste bat elektroterapia hartzen izango zuen, eta ariketak egiten ari ziren beste bi edo hiru gainbegiratuko zituen. Kasuren batean pazienteak arropa asko erantsi beharko zuen; horrelakoetarako, gimnasioan box bat egongo zen tratamendua intimitate pixka batean egin ahal izateko. Ez asko, halere! Izan ere, mugimendu hau gimnasio berean aritu zitezkeen hiru edo lau fisioterapeutengatik biderkatuz gero, erraz imajina daiteke zer–nolako zarata egoten zen orduko fisioterapia gimnasio horietan. Benetako oilotokia. Horrelako lekuetan trebatu ginenok, beraien alde txarrarekin gogaitu ginen: lasaitasun eta intimitate falta; lankide batzuen utzikeria (denek ez baitute zazpi paziente batera ganoraz artatzeko behar den gogoa eta indarra); eta, batez ere, paziente kopuru ikaragarria. Beste garai batzuk ziren: fisioterapia zentroak urriak ziren, eta paziente guztiak bertan pilatzen ziren; [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07