blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

“Pazienteek haien konfiantzako fisioterapia zentroa aukeratzeko eskubidea dute”

Trafiko istripu askotan, bizkarrezurrak sigi-saga mobimendu bortitzak jasan behar izaten ditu. Momentuko beroaldian ezer gutxi igartzen bada ere, ordu gutxitara kokotea gogor-gogor geratzen da. Hori tratatzen eskarmentu handia du Oier Gorosabel fisioterapeutak GALDERA. Zer da berez “zerbikaletako zartakoa”? ERANTZUNA: Istripuko mugimendu bortitzaren ondorioz kokoteko ligamendu txikien esgintze masiboa gertatzen da, eta hurrengo orduetan agertzen den sintoma nagusia mugitzeko ezintasuna izaten da; gorputzak ornoen ezegonkortasunari aurre egiteko pizten duen erantzuna izaten da hori, ligamenduak sendatu artean mantenduko dena. G. Zein da fisioterapiaren papera horrelakoetan? E. Asko lagundu dezake; ez kokotea mugiarazteko (gorputzak ez baitigu lagako), bai ostera ligamenduen sendatze prozesuak irauten duen artean gainontzeko molestiak arintzeko (mina, zorabioak, oreka falta…). Horretarako ez da ahaztu behar, kotxeko asegurua kargu egiten denean, pazienteek haien konfiantzako fisioterapia zentroa aukeratzeko eskubidea dutela. G. Zenbat denbora behar izaten da lesio hauek sendatzeko? E. Fase akutuaren iraupena oso aldakorra da, jasotako lesioaren graduaren arabera: batzuetan asteak iraun ditzake, besteetan hileak. Muskuluen gogortasuna desagertzen denean gorputza berraztertzen da, paziente bakoitzaren neurrirako tratamendua ezarriz ahal denik eta ondorio gutxien gera daitezen. Hitza egunkarirako, 2018ko iraillan 19xa.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07