blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Osteopatiaren desegintza

Duela 10 urte hementxe “Osteopatia, modetatik harantzago” artikulua idatzi nuenetik  gauzak nahikotxo aldatu dira. Nire belaunaldiko fisioterapeutendako (karrera 1993an amaitu nuen) osteopatia errebultsibo handia izan zen: artean fisioterapian nagusi ziren eskema zaharkituak gainditzeko giltza eman zigun, lanari ekiteko ilusio berria lortuz. Hutsuneak ere ikusten genizkion osteopatiari, bistan da; batez ere, formakuntzaren negozioa, zenbait teknika sinesgaitz eta oinarri zientifikoen falta. Azken horretaz osteopatiaren teorikoak ere jabetuta zeuden: euren alde, esan beharra dago ikerketa zientifikoaren metodologia bultzatzeko ahalegin handia egin zutela, osteopatia ebidentzian oinarritutako osasungintzaren (EOO) bidetik sarrarazteko. Baina bide estua da hori, eta osteopatiaren korpus osoa ez da bertan kabitzen. Beste modura esanda: idia eta ahuntza nekez lot daitezke uztarri berean. Urteen poderioz “osteopatia” izen ez oso egokiarekin ezagutu den teoria multzo horren barruan, ebidentziadun teknikak (alegia, EOOren araberako entsegu klinikoetan balekotasuna frogatua dutenak) zein ebidentziarik gabekoak metatu dira. Gainera, ebidentziarik gabeko tekniken barruan nahastean ditugu teknika eraginkorrak (baina entsegu klinikoen arau zorrotzekin frogatu ezin direnak), eta beste batzuk, fisioterapiarekin baino, sorginkeriarekin zerikusi handiagoa dutenak. Azken horiek, argi eta garbi, baztertzeko modukoak dira. Baina eraginkorrak diren ebidentziarik gabeko teknikekin gauza ez da hain erraza: ezin dugu lastoa eta garaua sutan batera erre. Gaur egun, osteopatia biszeraleko eta kranialeko teknikek eragiten dituzten [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07