blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Oinarri ahuleko ikerketa sendoa (Arguisuelas et al, 2017)

Ref: ARGUISUELAS, Maria D. LISO, Juan Francisco. SANCHEZ-ZURIAGA, Daniel. MARTINEZ-HURTADO, Isabel. DOMENECH-FERNANDEZ, Julio. 2017. Effects of Myofascial Release in Nonspecific Chronic Low Back Pain. A Randomized Clinical Trial. Spine 42(9):627–634. https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/27617838 Espainiar Estatuko fisioterapiaren panorama ez oso pozgarrian (“a mi me funciona” da gure lankide gehienen armarriko leloa), zientziaren bidea nekeza eta geldia da. Zentzu horretan, interesez harrapatu nuen erreferentzia hau, jarraitzen ditudan fisioterapia blogetako batean. Izan ere, osteopatia ikasi dudan neurrian (EOM, 6 urte), nire egunerokotasunean erabiltzen ditudan teknika miofaszialen baliogarriotasunari buruzko ebidentzia garatzeari garrantzi berezia ematen diot, arlo horretan dagoen hutsune handia betetze aldera. Entsegu honetan liberazio miofaszialeko tekniken aurrean minak, desgaitasunak eta beldur/ekidite jarrerek izan duten aldaketak neurtu dira. Arazoa, baina, hasiera-hasieratik ikusten da: diseinuari buruzko informazioa ematen denean, double blind izaera aitortzen zaio entseguari, baina hori ez da egia. Entseguaren garapena irakurtzen dugunean ikus dezakegu: itsutze hori pazienteei eta emaitzak jaso dituzten ikerlariei egin zaie, baina ez terapeutei. Beste hitz batzuekin esanda: terapeutek uneoro jakin dute zein motatako liberazioa egiten ari ziren (“benetakoa” edo “faltsua”). Honek alborapen arrisku handia dakar. Alde batetik, terapiaren ezaugarri asko kontrolaezinezkoak dira, eta oso gaitza da jarrera berdina mantentzea egiten ari zarena gauza eraginkorra dela sinesten duzunean, edo 40 minutu denborapasan [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07