blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Ogixan sorreria (Amaia Arranz et alii)

Lehendik interesatzen jatazen ogi kontuak (hona aurretik idatzittako lehelengo eta bigarrena) eta astion albiste interesgarrixa jaso dogu sare sozialetan. Lehendik susmatzen zana probekin baieztatu da: alia ereitten ikasi aurretik, gizakixak ogixa jaten zeban. Ikerketia Amaia Arranz tolosarrak gidatu dau, eta Tolosaldeko atarixan azaltzen dau pixkat: https://ataria.eus/tolosa/1532546043498-elikagaiek-bizimoduaz-asko-erakutsi-dezakete-amaia-arranz-arkeobotanika-jordania-garia-ogia-historiaurrea-Shubayqa-aztarnategia Elkarrizketatik zati batzuk nabarmenduko dittudaz, ez dago ezer gehittu biharrik gauzia argi eta garbi dagolako.   (…) Beti lotu izan dugu ogia neolitoko nekazariekin, zerealak ereiten zituztenekin. Ekialde Hurbileko ikerlari batzuk esan edo planteatu izan dute ogia lehenagokoa izan zitekeela, baina ez zegoen horretarako frogarik. Guk Jordaniako aztarnategian aurkitu dugunarekin ogia nekazaritza baino 4.000 urte lehenago elaboratzen zela frogatzen da. (…) Guk ikusi duguna da garai hartan zerealak jaten zituztela, baina, ez dirudi eguneroko zerbait zirenik. Oso ehuneko txikian topatu ditugu, oso arrasto gutxi izan dira. 65.000 arrastotik zerealak 100 hazi izan dira. Oso arraroa da, beraz, pentsatzea zerealak eguneroko jaki zirela. Neolitoan, esaterako, topatu ahal diren arrastoen %90 izaten dira zerealak. Guk ondorioztatzen dugu zerealak ez zirela egunero jaten. Zergatik? Ez dakigu. Izan daiteke ez zeudelako inguruan eta aurkitzen zituztenean soilik jaten zituztela. Badira ikerlari batzuk esaten dutenak zerealak elikagai berezi moduan zituztela, eta horiek izan zirela nolabait landareen laborantza bultzatu zutenak. Ogia [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07