blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Mutil(atu)en umoria

Krisis egoeretan ezagutzen da pertsonak benetan zelakuak dirazen. Gauzak ondo doiazenian, irribarria eta adiskidetasuna izaten da nagusi, baiña gauzak okertzia baiño ez dago, zeiñekin benetan kontau zeinkian argitzeko. Bardin da hau noiz irakortzen dozun, eta bizitzako ze esparrutan. 1936ko estatu kolpiak purrut egin ostian, gerra zibilla ixotu zan, 3 urtez luzatu zana harik eta matxinatuak Espainia osuaz jabetzia lortu zeben arte. Euskal Herriko hegoaldian ondorixo larrixak izan zittuan honek, bestiak beste 1936tik 1937ra EAEn izandako burruka latzak. Munduko leku askotan ointxe momentuan gertatzen diharduan moduan, hamengo 16 urtetik gorako gazte askori be fusil bana emon jaken, eta mendira jo zeben alkar hiltzeko. Asko bertan geldittu ziran, zulo baten modu txarrian sartuta, ondiokan plazan pipak jaten egoteko edadia zekela. Beste batzuk, ostera, bizirik gelditzeko suertia izan zeben; hónetatik asko, baiña, bizitza osorako mankauta. Gaur egunian, barriro esango dot, herrialde askotan gertatzen diharduan modura, gerriak atzetik beti elbarri saldo haundixa lagatzen dau; horren paradigmia izan leike Solferinoko burrukian ostekua, euskal kantugintzan be aztarnia lagatakua. Halako egoerei aurre egin bihar izaten danian, bistan da, gehixenetan ez da ezertarako umorerik gelditzen. Batzuetan, ostera, egoerarik baltzenian be animua galtzen ez daben elementuak agertzen dira. Bestiendako argixa eta adoria izaten dakixelako, osasunari buruzko blog honetara ekartzeko [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07