blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Muskulu zuntzen etena

Kirolariek sarrien sufritzen duten osasun arazoetako bat da, baina ez haiek bakarrik: Snoid jauna, esate baterako, gidaria da eta bere aktibitate fisiko nagusia txakurra paseatzea da. Piztia tamaina handikoa da nonbait, eta hari eusteko bizepsarekin bat-bateko indarra egin behar izan zuenean, besoan labainkada bat hartu izan balu bezala igarri zuen. Momentuan oso minduta geratu zitzaion, eta besoa jaso ezinik geratu zen; gainera, hurrengo orduetan hematoma handia agertu zitzaion galtzarbetik ukalondora. Horiexek dira muskulu zuntzen etenaren sintoma tipikoak. Lesio hauek oso mingarriak eta, nolabait esateko, espektakularrak izaten diren arren, badute alde onik: oro har ondo eta erraz sendatzekoak dira, eta ez dute ondorio handirik lagatzen. Gaur hobeto ezagutuko ditugu; eta Snoid jaunari zenbait aholku emanez, segur aski laster bere zakurtzarra arazo barik paseatuko du. Muskuluen egitura milioika mikrozuntzez osatuta dago, kizkurtzeko ahalmena dutenak eta faszikuluetan antolatzen direnak. Faszikulu horiek aponeurosi izeneko mintzetan bilduta daude, haien artean odol hodiak igarotzen direlarik. Eguneroko bizitzan, lanean, kirolean, muskulu zuntzok denbora guztian kizkurtzen eta lasaitzen aritzen dira, behar ditugun mugimenduak egin ahal izateko. Lan horrek higadura bat ere eragiten du muskuluan: horretara, ariketa saio bakoitzean zuntz kopuru bat eteten da; baina normalean ez dugu ezer igartzen, atseden hartzen dugunean gorputzak zuntz berriak sortzen dituelako. Are: [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07