blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Musikarien distoniak (Rosset-Llobet et al, 2005)

Erreferentzia: ROSSET-LLOBET, J. FÀBREGAS I MOLAS, S. ROSINÉS Y CUBELLS, D. NARBERHAUS DONNER, B. MONTERO I HOMS, J. 2005. “Análisis clínico de la distonía focal en los músicos. Revisión de 86 casos“. Neurología 20(3):108-115. 80. hamarkadan musikari, dantzari, kantari eta antzezleen patologietan espezializatutako zentroak agertu ziren, distoniak jotako pianojole famatu pare baten kasuren ostean. Harrezkero, zentro hauetan arte eszenikoetan aritzen den jendearen arazoen ezaugarri bereziak lantzen dira (psikologikoak barne, imajinatzen dut). Itxuraz -testuan ez da ondo azaltzen- artikulu hau horrelako zentru batean eginikoa da; bertan, han artatutako pazienteen kasu-serie bat aurkezten da. Horretara, ondoriozta dezakegu emaitzek ebidentziaren maila oso baxua dutela, kasu-serieetan ohikoa den bezala alboraketa handiak daudelako (itsutasunik ez, kontrolik ez, ausazkotasunik ez, aukeraketa-sesgoa…). Interesen gatazka deklarazioa ere faltan bota dut, aurkeztutako datuak kontsideratzerako orduan garrantzitsua izaten baita jakitea zer nolako lan-harremana duten autoreek ikertutako populazioarekin. Baina beno! Haltzak bihotzik ez duen bezala, ez diogu kasu-serie bati entsegu klinikoen emaitzak eskatuko. Distoniaren intzidentzia ez da handia: autoreek 200-500 musikotatik bati gertatzen zaizkiola aipatzen dute. Diagnostiko horren azpian hainbat arazo desberdin sartu dira, hala nola mugimenduen kontrol falta, digitazio abiadura motela, tentsioa, ahulezia, dardara, mina edo hatzamarren independentzia falta. Sintoma hauek oso mugimendu eta une zehatzetan agertzen dira (askotan, mugimendu [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07