blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Maskararen erabilpena, ingurunearen arabera

Falta zena: behar zenean erabili ez ditugunez, orain behar ez denean ere maskarak erabiltzera derrigortu gaituzte. Eta ez diot neurri horri kontra egingo (lehen haurrak etxean atxilo mantentzearen kontra egin nuen bezala), ezen, zentzunik erakusten ez duen herriak makila eskatzen baitu. Hori bai, osasun agintarien jarrera ere ez dut zurituko: txarto egin diren gauza asko ekidinezinak izan badira ere –arazoaren berritasunarengatik–, beste gauza batzuek ez dute barkamenik. Hala nola, musukoen erabilpen orokorraren neurri inpopularra hartzeko hauteskundeak igaro arte itxaron izana (erabaki zitala eta koldarra) edo prebentzio neurriei buruzko komunikazio txarra. Jendeari neurriok zergatik eta zertarako hartzen diren ulertaraztea, alegia. Arau bat betetzen ez denean, agintariek egin behar dutena da… betearazi. Ez arau zorrotzagoa eman. Baina orain arte, arau berri bakoitzaren ondoren, poliziak egun gutxi batzuk baino ez ditu eman kalean arauok betearazten. Ostean, jende asko erlaxatu egin da, inork ez baitzion kargurik hartzen. Bestalde, dagoeneko ezarri diren arauen zerrenda luzea da, eta berriak eman ahala zaharrak ez dira indargabetu. Adibidez, osasun etxeetan zaharrendako ordutegi esklusibo bat gordetzea, edo 14 urtetik beherako umeak guraso edo arduradun batekin kalera irtetea. Nik dakidala, oraindik indarrean dauden aginduak dira. Nork betetzen ditu? Inork ere ez. Ganora falta horrekin, nola nahi dugu jendeak arauok serio [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07