blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Lekeitioko Udalari eginiko proposamena

Martxoaren 21ean Lekeitioko Udalari proposamen bat bidali nion, konfinamendu-txapuza honetan kaltetuak izaten ari direnei kalera modu kontrolatuan irteteko aukera bat artikulatzeko  (cc Alkateari eta Ongintza departamentuari). Erantzunik ez dudanez jaso, testua hemen eskegiko dut; agian norbaiti interesatuko zaio, bere herrietan horrelako zerbait saiatzeko. Kaixo, nere izena Oier Gorosabel Larrañaga da, eta fisioterapeuta naiz; Lekittoko ABANTE Fisioterapia Zentruko arduraduna. Konfinamendu egoeria nahi baiño gehijago luzatuko dala ikusitta, eta COVID-19 pandemia egoera honen lehentasunak argi izanda (gaisotasunaren zabalkundia ekiditia, Osasun Sistemaren ahalmenari laguntzia, arrisku-populaziñoia babestia), eta konfinamendu agindua zalantzan jarri barik, isolamendu egoeriak ezkutuan izten diharduan arazo baten barri emon nahi detsuet (lehelengo), hori konpontzeko proposamen tekniko bategaz (jarraijan). ARAZUA Dakizuenez, Espainia da Europan konfinamendu agindu zorrotzenak jaulki dittuan herrialdia Honek, halan be, praktikan kolektibo jakin batzuen konfinamendu totala baino ez dau ekarten (umiak, zaharrak, elbarrijak). Izan be, beste guztijok baimena daukogu kalera urteteko (denpora justuan, eta segurtasun arauak errespetauaz): biharrera juteko, erosketak egitteko, txakurrak pasiateko… Konfinamendu totalian dagon kolektibo honek, barriz, ez dauko aukera hau. Ea honek osasun arazo larrijak ekarriko deutsoz laster, isolamenduan ondorijoz hain zuzen be: arazo psikiatrikuak, kardiobaskularrak, osteoporosisa… begi bistakuenak aittatziarren bakarrik. Honen aurrian, eta epidemiologikoki arazorik ez dagonez (horregaittik izten jake beste herrittarrei urtetia biharrerako eta [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07