blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Lekeitioko Udalaren erantzuna

Gaur, aprillan 2, juan dan astian egindako proposamen honi erantzuna jaso dot. Eskerrikasko Koldo. “Lekeition, 2020ko apirilaren 2an Kaixo Oier, Gutun honen bidez, martxoaren 22an Lekeitioko Udalera bidali zenuen mezuari erantzutera natorkizu. Dakizunez, COVID-19ak sortutako larrialdi egoera honek, osasun publikoko arazo bat ekarri du. Egoera hau, egunez egun aldatzen doa eta gaur egun jada komunitatean transmititzen den pandemia izatera heldu da. Neurriak eta aginduak zorroztu egin dira azken egunotan pandemia hau kontrolatu eta geldiarazteko asmoz. Zure idatzian diozun moduan, kalera irtetzeko salbuespenak daude, besteak beste, oinarrizko erosketak egiteko, medikamentuak erosteko, txakurra eta lohiak ateratzeko, etxetik irten ezin duen nagusiren bati laguntzen joateko… eta hauek ere baldintza batzuen barruan. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, alarma-egoera deklaratzen duenak, pertsonen zirkulazioaren askatasunaren mugen salbuespenak zeintzuk diren azaltzean, beharrizan bereziak dituzten pertsonak kalera irten ahalko direla ere badio. Horretarako ez da inolako baimen berezirik eman behar, berez daukate eskubide hori eta. Beraz, udal edo herri batzuk “arautu” dutena, errege dekretu horretan jada aurre ikusten da. Udalok ez daukagu eskumenik zuk diozun proposamena martxan jartzeko, are gutxiago momentuz ikusita indarrean dauden agindu eta neurriak kontuan izanda. Hala ere, guk ere espero dugu Belgikako Gobernuaren antzerakoak edo orain Italiakoak planteatu dituen alternatibak aplikatu ahal izatea hemen [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07