blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Laringea, eztarri eta abots kontuak radixuan

Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Saiua entzutzeko, hamen. Gaurko tartean laringearen inguruan mintzatu gara Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Erronkarin abiatu dugu tartea izan ere bertakoa zen Julian Gaiarre kantaria, haren omenezko museoan kantariaren laringea dago ikusgai. Eztarri ingurua gorputzeko egitura garrantzitsuen topalekua da: garondoa, bizkarrezurra, jatekoaren eta arnasaren pasabideak, ahots-sokak, mihia, masaila, haginak… Hioide hezurraren inguruan antolatuta dagoen sistema hau oso modu finean koordinatuta egoten da bere beharra ondo betetzeko, eta elementuotako bat desorekatzen denean, besteei eragin diezaieke. Gehienetan, ahotsaren arazoak sistema honen desorekaren ondorioak izaten dira. Arazo horiek ere fisioterapiarekin leundu daitezke.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07