blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Kuadrizeps muskuluan ariketa isometrikua

Gure pazientiekin telebiharrian, ariketak azaltzia, testatzia, zuzentzia tokatzen da eta atzo euretako bati bideo txiki hau grabau netsan. Kuadrizepsan ariketa isometrikua oso gauza sinple eta eraginkorra da, takian potian erabiltzen doguna. Belaunan artikulaziñuak, bere ezaugarrixengaittik, inguruan muskulo senduak bihar izaten dittu bihar-dan-moduan funtzionatzeko. Bizimodu aktibua darabixan pertsoniak ez dau arazorik izaten (iraltseruak, basarrittarrak, kirolarixak…); baiña pertsona sedentariuetan, askotan, belauneko min txiki eta inespezifikuak agertzen diraz. Halako pazientien profil tipikua: pertsona gaztia, sedentariua, min txiki bat igartzen dau “halako” mobimendua egittian (bakotxak bere sintomak seiñalatzen dittu); medikuanera juan da, eta botikak hartu dittu; espezialistianera deribau dabe, eta irudixetan desgastia, edo meniskopatia txiki bat… edo ezebez agertu leike; ez dago ezer min hori justifikatzen dabenik, iñok ez detsa disgnostiko argirik emoten. Halako perfilleko pazientietan, 10etik 8ttan, belaunian ez dago lesiñorik, inestabilidadia eta indar faltia baiño. Hórrek kasuetan, ixa beti, kuadrizepsa sendotzia nahikua izaten da sintomak modu nabarmenian hobetzeko. Egunotan belauneko miñez bazabiz, egin aprobia. Eta gero kontaiguzu!

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07