blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Kostako bidetik

Maskarekin begibistako komunikaziño arazua dago. COVID-19 pandemiari aurre egitteko neurri garrantzitsuenetako bat izan arren, erabilpenari dagokixonez jentiak kristoren kakanahastia daka. Ixa egunero ikusten dot jentia maskaraz, behar ez dan lekuan; eta behar dan lekuan, ostera, maskara barik. Hasteko, ezinbestekua da kontuan hartzia maskarak moltzo haundi bittan sailkatu leikiazela: 1. Zuk bestiak ez kutsatzekuak (kirurgikuak, adibidez). 2. Bestiak zu ez kutsatzekuak (iragazliak). (bixen arteko aldia oso ondo adierazten da Murtziako Osasun Zerbitzuaren webgune honetan ; échale un vistazo, aacho!). Halan be, kaletik jende bakarti asko ikusten dot maskara kirurgikuekin (goikua ulertu badozu, konturatuko zara ez dakala zentzurik). Eta atzo bertan, Ondarrutik Lekittora kostako bidetik nindoiala, Atxazpiraiñoko tartian 150 bat pertsona kontau nittuan, danok alde batetik (atako bandan) pasiuan, urruntze soziala mantendu barik, eta ixa iñor bez maskarilliakin: ez kirurgiko, ez filtrante, ez trapuzko. Gora Rioja! Eskularruekin dagon kakanahastiak be komentatzia mereziko leuke. Hurrengo baten igual. **** Egun berian, baiña, Lekittora allegatzen nenguala (Homo sapiensak merezi daben extintziño masibuari buruz hausnarrian), sorpresia. Herriko aldirixetan, 8 pertsonatako talde bat, arbola baten azpixan berbetan; zirkulo haundi bat eginda, seguridade distantzixia mantenduz; danak 14-15 bat urtetako neskak. Hain konfliktibuak ei dirazen nerabiak… eurak zentzuzkuenak! Bai. Ondiok badago esperantzia.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07