blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Kontrol lokusa

Azken asteetako fase aldaketen anabasan, norbanakook pandemiaren kontrolean dugun erantzukizunaren auzia ageri-agerian geratu da; azken finean, norbera bere osasunaren jabe edo menpeko izatearen hautua. Kontrol neurri gogorrak laxatu diren bakoitzean bezala, jendea uhaletik askatu berriko txakurra bezala deskontrolatu da. Zorionez, euforia momentuon ondoren badirudi zentzuna nagusitzen dela eta jende gehiena segurtasun arauak nola edo hala betetzen hasten dela. Nola edo hala diot, ezen, oraindik begiak zuri jartzen baitzaizkit pertsona askok eskularruekin duten kaka-nahastea ikusita, edo eztula egiteko maskara jaisten dutenekin… Osasunaren autogestioaren bultzatzaile garen neurrian, “kontrol lokusa” kontzeptua garrantzitsua da. Nork darama zure osasunaren kontrola: zuk zeuk ala beste inork? Lehen kasuan, “barneko kontrol lokusaz” hitz egingo genuke, eta, bigarrenean, “kanpoko kontrol lokusaz”. Askotan, osagileok “gehiago” dakigunaren aitzakian, pazienteak bere osasunaren ardura guztia gure gain uzten du. Horrek baditu bere alde onak eta txarrak. Egoera hori oso praktikoa eta erosoa izaten da, bai pazientearentzat bai osagilearentzat: guk bezero otzan bat dugu, gure esanetara dagoena, eta ez diguna inolako arazorik ematen; pazientearentzat ere egoera oso erosoa da, bere bizitzan ezer aldatu barik, kontsultara etorri eta ohatilan plaust etzan baino ez duelako egin behar, dena gure esku utziz. Baina kanpoko kontrol lokusak alde iluna du: pazientearen ignorantzia; osagilearekiko menpekotasuna; engainurako erraztasuna… Kontrol [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07