blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Kokzigodinia edo ipurdiko mina

Populazioan gutxitan gertatzen bada ere (bizkarreko minen artean %1 inguru dira), fisioterapia zentroetan sarri tratatzen da kokzigodinia. Kokzix edo uzkornoko mina arazo deserosoa da, inondik ere: pazientearen eguneroko bizitza asko baldintzatzen du, ezin delako ondo eseri. Kezka handia sortzen duen arren, kasuen %90 ondo konpontzen dira kirurgia erabili gabe. Jakin dezagun bada, zer den kokzigodinia. Uzkiaren gainean dauden orno txiki hauek, jatorriz, gure aurreko espezieen buztanaren aztarna dira. Eskuarki hiru-bost ornok osatzen dute, baina haietako batzuk soldatuta egoten dira. Bizkarreko beste giltzadurek bezala, kokzixak baditu bere artikulazioak (sakro-kokzix eta ornoen artekoak), bere muskuluak (gluteus maximus eta coccygeus) eta lotailuak (corpus anococcygeum). Bere egitura, halere, asko alda daiteke pertsona batetik bestera: orno arteko diskoak, giltzadura motak, mugikortasun maila desberdinak presente egon daitezke edo ez, kasuaren arabera. Ia beti, lehen eta bigarren zatiaren artean disko antzeko bat egoten da; egitura hori garrantzitsua da, traumatismoen ostean izaten diren min askorekin zerikusia izaten duelako. Izan ere, kokzixaren min gehienak traumatismo zuzenekin lotuta daude: kolpe handiak (ipurdiz erortzea, ostikada jasotzea…) zein txikiak (bizikletaren eserlekua, zaldiz ibiltzea…). Emakumeen kasuan, erditzean umekiak eginiko presioaren ondoriozko kokzigodiniak ere sarri ikusten ditugu. Sintoma nagusia esan dugu jada: esertzean mina. Min hori kokzixean igarri ohi da, baina ez da arraroa [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07