blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Kate muskularrei buruz, radixuan

Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Saiua entzutzeko, hamen. Gaur egunean, fisioterapiaren munduan gero eta gehiago hartzen dira kontuan kate muskularrak. Izan ere, bizitza errealeko mugimenduak ez dira gimnasioko makinetan egin ditzakegun bezain puru eta analitikoak, mugimendu askoren konbinazio desberdinak baizik. Horri kate muskularra deitu dio Oier Gorosabelek. Esate baterako, arbolatik sagarra hartzeko mugimendu sinplean egitura askok hartzen dute parte: eskua ixteko muskuluak; ukalondoa posizioan mantentzekoak; sorbalda aldeko flexore eta abduktoreak; bizkarreko hedatzaile eta alboratzaileak; mokorreko hedatzaileak; belauna posizioan mantentzekoak; oineko flexoreak…. Horregatik, bai diagnostikorako orduan eta bai tratamendurakoan, ezin ditugu muskulu solteak bakarrik kontuan hartu. Mina leku zehatzetan agertzen bada ere, haren jatorria aztertu behar dugu elkarlanean aritzen diren gorputzeko kate muskular osoak kontuan hartuta. Horrek emango baitigu emaitza iraunkor eta sakonagoak lortzeko aukera.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07