blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Janari pilaketa konpultsiboa

Denok ikusiko zenuten inoiz janaria dohain banatzen den lekuetan jazotzen den auzo-lotsa eragiteko moduko espektakulua. Ez naiz ari elikagai bankuetako bezeroei buruz (hor duintasuna da nagusi), baizik eta, diru arazorik izan barik, sardina erre, tortilla edo dena dela banatzen den lekuan ilaran behin eta berriro jartzen den jende horren gainean. Ukondoka arituko dira, inor konturatzen ez delakoan, besteek baino pintxo gehiago eskuratu nahian; eta, behin etxera paperean bilduta eraman ondoren, askotan, bertan jan gabe lehortuko zaizkie pintxook. Esan beharrik ez dago jarrerok ez direla premiak eragindakoak izaten; kontrara, askotan, pentsio ona kobratzen duen jendea da espektakuluaren protagonista (izan ere, haiek oharkabean dabiltzala uste dute, baina jokoa oso nabarmena izaten da, batez ere beti jende bera denean). Joera txikiok interesgarriak dira, gizakion animalia izaera gogoratzen digutelako. Ez dugu ahaztu behar, duela urte gutxira arte (zer dira bada, bi mende 200.000 urte dituen espeziearendako?), erreserba gehien pilatzeko gaitasuna zutenek baino ez zutela bizirautea lortzen. Izan mitxelin forman, izan garaua gordetzeko biltegietan, gaur egun modan dauden pertsona argalek ez zuten arrakasta sozialik: pertsona lodiak ziren edertasun eredu, biziraupen berme. Horregatik nire lagun argal muskulutsuei adarra jotzen diet, hurrengo hekatonbe nuklearrean, argi indarrik ez dagoenean, sabel handidunok baino ez garela geratuko esanez: tabletadunek ez [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07