blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Ikurrin urdin eta beltzak

Azken urteotan fisioterapian oso aro interesgarria bizitzen ari gara, ez hainbeste teknika berrien aldetik, baizik eta ezagutza modu inteligenteagoan antolatzearekin lotuta. Horren adibide dira paziente batzuen historia klinikoetan ezartzen hasi garen koloreetako ikurrin edo banderak. Ez gaizki pentsatu: ez gara naziek juduak bezala, edo Administrazioak langile euskaldunak legez, pazienteak arropan itsatsitako ikur batekin bereizten ari. Antz gehiago du Urgentzietako osagileek egiten duten “triaje” delakoarekin: pazienteak sailkatzea, emaitza hobeak lortzeko edo beste osasun zerbitzuetara bideratzeko. Ikurrin gorriak kontraindikazio klasikoak dira, hau da, terapia fisikoren batekin guztiz bateraezinak diren egoerak (hezurra hautsita dagoenean masajea ematea, esate baterako). 1997an bandera horiak proposatu ziren, osasun arazoen pronostikoa kaltetzen zuten ezaugarri psikosozialak nabarmentzeko (aurreiritziak, ezaugarri emozionalak eta minaren aurreko jarrerak). Horrek hobera egiten ez zuten hainbat pazienteren kasuak ulertzeko balio izan zigun, eta fisioterapia tratamendua hobeto bideratzeko erabakigarria zela ikasi genuen. Gerora, ikurrinen sistemaren balioa ikusiz, kolore horikoen barruan azpisailkapen gehiago egin ziren; horrekin zehaztasuna irabazi dugu, kasu bakoitzari tamaina hobeto hartuz. Horretara, gaur egun bandera sorta polita dugu: aipatutako gorri eta horiei laranjak (osasun mental arazo larrietarako), arrosak (errekuperazio prozesuan lagungarriak direnak), urdinak (lan munduarekin lotuak) eta beltzak (ekonomiko-administratiboak) gehitu baitzaizkie. Gaur azken bi horiek komentatu nahi nituzke. Fisioterapia zentroetara, normalean, ikurrin beltzak eta [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07