blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Homo sapiens ssp. ovis

XIV. mendeko izurritean, jentian panikuak eta noraezak osasun-siniskera absurdo bat hedatu zeban: haize korrientiak ezin txarraguak zirala, gehixago, izardittan bazenguazen. Ez nintzake harrittuko XXI. mendeko izurriteak halako siniskera absurduak hedatuko balittuz: izututako jente moltzo bat hori eta gehixago egitteko kapaza da. Gaur Korreosera juan bihar izan naiz, ezinbestian: gaur ez badittudaz Lagun Aroko pazientien otsailleko aginduak bidaltzen, ez deste ordainduko. Beste zeregiñik ez nekanez, etxetik Korreosera korrikan juatia pentsau dot: hara allegautakuan guantiak jantzi, distantziak errespetau, eurak esan bezala ordainketia egin, eta kanpora; atzera etxera, korrikan. Fraka bakero eta pisamierdatan nindoian, marikoneria eskutan; ez behintzat malla edo taparroietan. Ba, halan be, ikustekuak izan diraz kaleko pertsona batzuen begirada asesinuak. Euren pentsamenduak be irakorri zeikiazen: “Nora doia hau aringa-aringan? Ez ete daki kirola egittia galazota dagola? Haixera…!“. Homo sapiens ¿sapiens?

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07