blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Haurren halterofilia?

Jende askok uste du haurrei ez zaiela komeni pisuarekin ibiltzea; izan eskolako bizkar-zorro astun batekin, izan gimnasioan entrenatuz, nolabait deformatuko diren beldurra da nagusi. Uste hori oso hedatua dago, eta, adibidez, ez duzu aurkituko eskola kirol edo aisialdi programarik pisu-ariketa saioak sartuko dituenik; bada, ezta hori egiteko inolako arrazoirik. Nire lankide Moises Gimenezek (@mogifisio) argitaratu berri duen txio-kate batean ederto laburbildu du auzia, eta merezi du hona ere ekartzea. Ez da gaia asko aztertu behar, uste honek fundamentu askorik ez duela ikusteko. Gure aiton-amonek esango digute (galdetzen badiegu), haurrak gai direla ur-pitar handi bat buruan eramateko, edo egur zama astunak bizkarrean, edo ordu askoan lan nekagarriak egiteko. Ederto dakite, haietako askori tokatu baitzitzaien horrelako lanak egitea umetan. Ez nabil haur-esplotazioa aldarrikatzen, bistan da; baina uste dut ondo datorrela hau kontuan izatea, haur batek egin dezakeena ebazterako orduan. Sineskera honen jatorria 1980ko hamarkadan kokatu behar dugu. Mustatxen eta ile “frijituen” sasoi hartan kirola modan jarri zen, herri askotan kiroldegiak eraikitzen hasi ziren eta aisialdian eta hezkuntzan jardun fisikoak garapen handia izan zuen. Urte haietan, Ameriketako Pediatria Akademia (APA) haurrak pisuarekin eginiko ariketaren kontra azaldu zen, eta horrek oihartzun handia izan zuen; kontua da APAk egindako gomendioa ikerketa ahuletan oinarritzen zela. Adibidez, [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07