blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Haurren femurraren buruaren nekrosia (Perthes)

Gaurkoan gaixotasun arraroen artean hain arraroa ez den bat komentatzera gatoz, 10.000 umetik bik sufritzen dutena: teknikoki Legg-Calve-Perthes izena du, 1910ean hiru medikuok deskribatu baitzuten. Labur esateko, femurraren buruaren nekrosia da, odol-fluxuaren gabeziaren eraginez. 3-12 urte artean gerta badaiteke ere, intzidentzia nagusia 5-7 urte arteko haurretan gertatzen da, gehienbat mutikoetan. Gaixotasunaren jatorria ez dago argi, eta, ondorioz, faktore asko aipatzen dira: artikulazioan aurretik izandako arazoak, hezurren hazkunde prozesu atzeratua, odolaren koagulazioaren desorekak, arazo endokrinoak, traumatismoak, gainkargak, faktore genetikoak edo haurdunaldian gertatutako gorabeherak. Perthesen gaixotasunaren jatorria ez dago argi beraz, bai, ostera, arazoaren fisiopatologia: odol fluxuaren faltan, femurraren buruaren zati bateko hezur-zelulak hiltzen dira, eta, ondorioz, hazkunde prozesua nahastu egiten da. Egoera hori normalean umea herrenka hastean bistaratzen da; beste sintoma arruntena mokorretik izterrera hedatzen den mina izaten da, eta horren ondorioz muskulu batzuetan gertatzen den atrofia eta besteetan ematen den kizkurdura. Mokorraren mugikortasuna ere mugatuta egoten da, eta mina eta herrena aktibitate fisikoarekin areagotzen dira. Diagnostikoaren konfirmazioa, halere, erradiografietatik etortzen da: Perthesen gaixotasunak fase karakteristikoak ditu, eta horiek identifikatuz arazoa zein egoeratan dagoen eta zein aldaera dituen zehaztu daitezke, tratamendu egokia emateko behar-beharrezkoa den informazioa. Esan behar da zenbat eta diagnostikoa goiztiarragoa izan, pronostikoa hobea izaten dela. Tratamenduaren oinarri nagusia [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07