blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Haurrak soinean eramatea

Ariketa barregarria izaten da gaur egun normaltzat ditugun hainbat gauzen iragana irudikatzea. Esate baterako: nola eramango zituzten amek haien ume txikiak leku batetik bestera duela 200 urte, bideek asfaltorik ez zutenean? Ez zen erraza izango gurditxoak harriz eta zuloz betetako zidorretatik bultzatzea, batez ere egun euritsuetako lokatz artean, ezta? Anakronismoa da, noski: gaur haurren gurditxoak “betidaniko” gauzak iruditzen bazaizkigu ere, gurean hori azken 100 urteko kontua da. Izan ere, gaur egunean umeak eramateko modan jarri diren oihal “exotiko” horiek munduko ama gehienen tresna izan dira joan den milaka urteetan; Euskal Herrian ere bai, noski. Lehengo familietan, beraz, seinak eramateko beste modurik ez zegoen: amak ez bazuen egiten, familiako beste kide batek eramango zuen gorputzetik zintzilik, edo besoetan. Zalantza barik umearendako onena horixe da, eta ez bakarrik psikologikoki: termoerregulazioa, minaren kontrola, garapen neurologikoa, bizkarrezurra, aldaka, digestioa, muskuluen indartzea… haurra soinean eramateak prozesu horiek guztiak orekatzen laguntzen du. Baina zer gertatzen da amaren osasunarekin? Hori ez da jada hain begi bistakoa, eta pertsona batzuek erreparoak ere izan ditzakete, bizkarra edo bestelako zerbait hondatu dezaketelakoan. Horiei zuzenduta dago gaurko artikulu hau. Hasteko, esan dezagun haurdunaldian zehar amek sabelean eramaten duten pisua handiagoa dela ume jaioberriarena baino; beraz, txikia zintzilik eramatean ez dugu haurdun [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07