blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

«Hater»

Amorrua giza-sentimendu normala da, eta ezin diogu ez ikusiarena egin. Arabia aldeko erlijioek gozatzeko zenbait ahalegin egin badigute ere, herdoila kendu gabe emaniko pinturaren parekoa da: itxuraz dotorea, baina azazkalarekin hazka egiterakoan salto egiten du. Arlo psikologikoan asko sartu barik, egunotako konfinamenduan ikusten ari garen gauzekin zenbait pintzelada emango ditut, inpresionisten estiloan. Erakunde publiko zein pribatuetatik, lehen uneetan mezu bat zabaldu zen: «hau denon artean geldiaraziko dugu», bla-bla-bla… Izuaren eraginez, mezua monolitikoa zen, arrakalarik gabea eta pixka bat agresiboa: #QuedateEnTuPutaCasa traol espainiarrak ondo irudikatu zuen hori. Nire inguruan fenomeno xelebre batek harritu ninduen: etxean giltzapean zegoen jendeak egiten ari zen ustezko sakrifizioa nabarmentzen zuen, nolabait mundua haiekin zorretan balego bezala. Diskurtsoa, gutxi gorabehera, honakoa zen: «ni izorratu naizenez, zu ere izorratu». Ñabardurarik onartzen ez zuen gainera: gaixo mentalek, elbarriek, zaharrek zein umeek, haien etxe putan geratzea baino ez zuten. Hori bai, jarrera zorrotz hori errealitatearekin alderatzean (lantokietako, garraioko, merkataritzako… egoera artean kaotiko xamarra zen), mutu geratzen ziren: «horrela agindu badute, zerbaitengatik izango da!» zen haien argudio bakarra. Amorru mota honen beste adierazpen bat nabarmenagoa izaten ari da: “balkoi-polizien” fenomenoa. Lehenengo asteetan, kalean zebilen jendearen zelatan ibili ziren (txakurra gehiegi paseatzen zutenak, dendako txango luzeegiak egiten zituztenak…); gero, haurrak ateratzeko baimena [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07