blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

GIFFORD, Louis (editorea). 1998. Topical issues in pain 1.

Topical issues in pain Duela urte gutxi Espainia aldean lankide gazte batzuek (FSR izeneko gunean bilduak) fisioterapiaren aire berrien xanpaina botila ireki zuten. Haien bitartez jaso nituen nik ikuspegi biopsikosoziala, arrazonamendu klinikoa, minaren pedagogia, ebidentzian oinarritutako fisioterapia bezalako kontzeptuak; kanpoko autoreengan irakurritakoa (90. eta 00. hamarkadetan Erresuma Batua eta Australian argitaratutako materialak, batez ere), blogetako artikuluetan isurtzen hasi baitziren. Eta, xanpain botilek bezala, lehen eztandaren ostean mugimenduak gasa galdu badu ere, askoren praktika klinikoan aldaketa nabarmenak eragin ditu (nireetan barne). Haien erreferentzia nagusietako bat liburu-sorta famatu hau zen, nik Iker Villanueva fisioterapeuta txit gorenari esker eskuratu dudana. 1990eko hamarkadan argitaratua, nik karrera amaitu eta hurrengo urtean hasi zen lanaren ondorioz, batez be Erresuma Batua eta Australia aldeko lankideen aldetik, eta Ebidentzian Oinarritutako Fisioterapiaren (EOF) beharra aldarrikatuz. Bada garaia beraz (Oier siempre a la Ășltima, kar kar kar) hainbestetan entzun, eta zati baten barneratu ditudan kontzeptuak iturri originaletik irakurtzeko. Jarraian, irakurketari etekin handiagoa atera nahian hartutako ohar mnemoteknikoak. Topical issues in pain 1. Whiplash: science and management. Fear-avoidance beliefs and behaviour. GIFFORD, Louis (editorea). 1998. Topical issues in pain 1. Whiplash: science and management. Fear-avoidance beliefs and behaviour. Physiotherapy Pain Association. Integrating pain awareness into physiotherapy – wise action for the [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07