blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

GIFFORD (ed.). 2002. Topical issues in pain 4.

Laugarren liburu honek, a priori, gustagarriagoa ematen du: bakoitzak, jakina, lanbidearen barruan gure zaletasunak ditugu eta esango nuke honekin sintonia handiagoa aurkituko dudala, aurrekoaren neurologia atalekin baino. Alegia: dena ikasi behar dela, baina gauza batzuk (bakoitzari ezberdinak) errazagoak egiten zaizkigula besteak baino, zer egingo diogu bada! Liburuaren sarreran ikus dezakegunez, seriearen argitalpenak (4 liburu 4 urtetan!) fisioterapiaren, eta oro har mundu anglosaxoian minaren inguruan aritzen ziren osagileen panorama astintzea lortu zuen; 10 urte geroago guregana ailegatuko zen lurrikararen epizentroa izan zen. Topical issues in pain 4. Placebo and nocebo. Pain management. Muscles and pain. GIFFORD, Louis (editorea). 2002. Topical issues in pain 4. Placebo and nocebo. Pain management. Muscles and pain. Physiotherapy Pain Association. Introduction to the fourth edition of Textbook of Pain (Patrick D. Wall). Aurreko liburuxkan Melzack bagenuen, hemen Wall; artikulu hau “Textbook of Pain” liburuari idatzi zion sarrera da, argitalpenaren norabide orokorra ezartzen duen artikulu luzea. Hasteko arretari buruz dihardu: eten gabeko aferentzia uholdearen aurrean gure arretaren izaera selektiboa, hierarkizazioa eta distrakzioa azaltzen ditu, hainbat adibide praktikoren bidez. Jarraian, arretatik alerta egoerara igarotzea deskribatzen du. Oso modu adierazkorrean, estres egoera batean normaltzat har ditzakegun prozesu fisiologikoak zerrendatzen ditu, behar baino denbora luzeagoan irautean maladaptatibo bihur daitezkeenak. Gero, [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07