blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Gerriaren postura pisuak jasotzerakoan

Gizartean oso zabalduta dago uste oker bat: lurretik pisu bat jasotzeko, gerrirako oso txarra dela makurtzea eta besterik gabe altxatzea; uste horren arabera, gerria babesteko belaunak flexionatu behar ditugu, pisua belauneko indarrez jasoz, bizkarra zuzen dugula. Gaur egun eskuragarri dugun ebidentzia zientifikoaren arabera, ordea, badakigu pisua era batera edo bestera jasotzeak ez duela zerikusirik gerriko mina etortzearekin edo ez etortzearekin. Halere, uste hau paziente zein osagileen artean oso hedatua dago. Dibulgazio lan handia behar da gida kliniko eta ergonomikoak eguneratzeko, eta langileei gerriari buruzko uste okerrak zuzentzeko (adibidez: gerria oso egitura hauskorra dela, erraz hondatzen eta nekez konpontzen dena). Erreferentzia: CANEIRO, JP. O’SULLIVAN, P. LIPP, OV. MITCHINSON, L. OEVERAAS, N. BHALVANI, P. ABRUGIATO, R. THORKILDSEN, SMITH, A. 2018. “Evaluation of implicit associations between back posture and safety of bending and lifting in people without pain”. Scand J Pain 18(4):719-728.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07