blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Gerriaren postura egokia pisua jasotzerakoan (Gara)

Gure lanaren parte garrantzitsua da, eguneratu ahala, ikasi ditugun gauzak modu ulergarrian pazienteei transmititzea. Osagileon erantzukizuna da, gainera, transmititzen ditugun ezagupen horiek uste edo iritzi hutsetan oinarrituta ez egotea, baizik eta ondo eginiko ikerketetan. Ahalegin horretan paradoxak gertatzen dira: esate baterako, urte askoan ontzat eman ditugun gauzak (pazienteek zein osagileok) baztertu behar izatea, ebidentziaren argitan zentzua galdu dutelako. Hori gertatu zait niri joan den asteotan artikulu honen izenburuko gaiarekin; eta ikasitakoa norberari aplikatu eta gero, pazienteen artean zabaltzearen txanda dator orain. Harira: gizartean oso zabalduta dagoen uste okerraren arabera, lurretik pisu bat jasotzeko, sistema egokiena belaunak flexionatzea da eta, bizkarra zuzen dugula, pisua belaunen indarrez jasotzea. Horrekin lotutako beste uste oker batzuk: pisua jasotzeko, gerria makurtzea eta besterik gabe altxatzea ezin txarragoa da; gerria oso hauskorra da eta, oso erraz hondatzen bada ere, oso zaila da sendatzeko. Berriz esango dut, argi gera dadin: paragrafo honetan aipatutako guztiak fundamenturik gabeko sineskera baztergarriak baino ez dira. Gaur egun eskuragarri dugun ebidentzia zientifikoak, ostera, bestela dio: pisua era batera edo bestera jasotzeak ez du zerikusi zuzenik gerriko mina etortzearekin edo ez etortzearekin; gerria ez da kristalezkoa eta, behar bezalako entrenamenduarekin, lan astunak egiteko gaitasuna du; eta haren lesioek (artikulazioenak, muskuluenak, disko herniek) tratamendu [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07