blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Fisioterapia kirol proba herrikoietan

Gaur egunean presaka bizi gara, eta kafearen iragarki hark zioena ederki betetzen dugu: “Har ezazu kafea! Tontakeria gehiago egin ahal izango dituzu denbora gutxiagoan”. Iragarkia, bistan da, ez da benetakoa, baina parodiak gure gizartearen gurpil zoroa ederki irudikatzen du. Kirol herrikoiaren mundura ere aplika daiteke: gero eta lasterketa gehiago antolatzen dira, adibidez, behin eta berriro harri berarekin estropezu eginez. Eta dena, momentu batez gelditu eta gauzak patxadaz aztertzeko denbora ez hartzeagatik. Kirolariei ematen zaien osasun asistentziari buruz ari naiz, jakina. Fisioterapeutok askotan jasotzen ditugu kirol proba herrikoietan parte hartzeko gonbidapenak, eskuarki elkargo profesionalen bitartez. Eskaintzok probaren amaieran kirolariak artatzeko izaten dira, gehienetan musu truk, baina baita batzuetan ordainduta ere. Baina fisioterapeuta gutxik erantzuten diote eskariari, eta, azkenean, askotan hutsune hori prestakuntza egokirik gabeko lagunek betetzen dute, kirolarien osasunaren kaltetan. Batek esan dezake: “Fisioterapeutek kolaboratzen ez dutelako ezartzen ditugu masajistak. Gero ez daitezela intrusismo kontuengatik kexatu!”. Egon pixka batean, mesedez. Hartu arazoa aztertzeko denbora, hurrengo proba antolatzen buru belarri sartu baino lehen. Zer gertatzen da? Zergatik uko egiten diote fisioterapeutek zuen kirol probetan kolaboratzeari? Edo zehatzago esanda: baietz esan duten fisioterapeuta gazte gogotsuek, esperientziatik pasa ostean, zergatik esaten dute “ni ez nator berriz hona”? Hor dago koska. Kontua da, horrelako probetan [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07