blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Fisioak surtan

Eta bai: gauzak ondo doazen artean denok gara lagunak, iji eta aja. Gauzak okertzean bereizten dira hobeto lagunak nolakoak diren. Gehiago zehaztuz: norbaitekin haserretzea (interes gatazkarengatik adibidez) izaten da pertsona bat ezagutzeko modurik onena. Erdi brometan erdi benetan, esan daiteke lagun batekin haserretzea beti positiboa izaten dela: arazoa konpontzeko gai bazarete, adiskidetasuna indartuta aterako da; konpontzerik ez badago, ostera, agian onena lagun hori galtzea izango da. Gauza horiek darabiltzat buruan zorioneko COVID-19ak ekarri digun krisi honen barruan. Fisioterapeuta modura lanean daramatzadan 27 urteetan (joder! nola pasatzen den denbora) ez dut horrelako krisi gogorrik gogoratzen Euskal Autonomi Erkidegoan ezagutu ditudan fisioterapia elkarte profesionaletan. Babes Zibilean dudan esperientzia apurrarengatik (espeleolaguntza arloan), badakit horrelako egoeretan hierarkiak hobeto funtzionatzen duela, asanbladek baino. Beraz, nahiz eta nire bizitza pertsonalean bigarrenaren zaleagoa izan, larrialdi egoera batean egitura militar klasikoaren aldekoa izaten naiz. Horregatik, pandemiari aurre egiteko lehen neurriak hartzen hasi behar izan ginenetik, kasu honetan ere nire gaineko agintearen esanetara jarri naiz; EFEO-ren aginduetara, alegia. Gogoratzen baduzue, martxoaren hasieran, egoera larritzen joan ahala babes neurriak zorrozten joan ziren. EFEO-tik ere, komunikazio-lan intentsu bat abiatu zuten, krisiaren alde guztiei buruzko informazioa eta instrukzioak emanez (kontsultan jarraitu beharreko prozedurak, gure egoera legala, galeren aurreko laguntzak…). Horrek segurtasun handia [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07