blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Fisioak eta herritarrak sintonizatu beharra

Zenbat behar egiten ari den, gero, fisioterapeuten kolektibo osoaren lan paradigma aldatzeko! Azken hamar bat urteetan, lehen nagusi zen eredu pasibo-hartzailetik, pazientearen inplikazioa bilatzen duten terapia fisiko aktiboetarantz lerratzen ari gara, poliki-poliki. Ikerketa, argitalpenak, jardunaldiak, dibulgazioa, eztabaida… Pixkanaka, puntako ikertzaileen lanen emaitzak fisioterapeuta «normalon» artean hedatuz doaz, gure eguneroko lan praktika moldatuz eta pazienteekin emaitza hobeak ahalbidetuz. Halere, oraindik lan asko dago egiteko: itsasontziak, lema mugitzen denetik, denbora behar izaten baitu norabide berria hartzeko. Eta horretan ari gara. Baina… gaur egunean, oraindik ere, antzinako kutsu handia duten egoerekin topo egiten dugu. Esate baterako: gaur sare sozialetan irakurri dudan mezu truke batek irribarre maltzurra aterarazi dit, askotan bizi izaten dugun egoera bat islatzen baitu. Txioen hizkuntza berezia izparringirako moduko prosara ekartzen saiatuko naiz. Ospitale batean lan egiten duten mediku errehabilitatzaile biren arteko elkarrizketa bat izan da. Kexu ziren, paziente batzuek fisioterapia ospitalean egitea eskatzen baitiete, zer eta «anbulatorioan ez dietelako masajerik ematen, eta zentro pribatuetan dirutza gastatzen ari direlako». Ez dute esan, baina testuinguruarengatik erraz ikusten zen min kronikodun pazienteez ari zirela; hain zuzen ere, tratamendu aktiboa (ariketa terapeutikoa) eta ez pasiboa (esku terapiak) behar duen paziente profil tipikoa. Halere, medikuak zera erantzun arren, «aste batzuetan fisioterapeutak gidatutako ariketa saioekin hobetuko [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07