blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Fisify – bereizteko modu bat

200924: Iñaki Marquinez (Fisify)rekin billeria. Proiektuan aurkezpenari interesgarrixa iritzitta, telebillera baterako hitzordua eskatu neban. Susmatzen neban neuretako moduko eskaintzia ez zala izango, baiña halan be jakin nahi neban zer saltzen dabillen jente honek. Ez naiz damutu. Hasteko, Iñakiren eskutik jakin dot hau fisio gipuzkoar talde batek bultzatutako gauzia dala. Gure enpresian ezaugarrixak, edo hobeto esanda, gure lan egitteko moduari buruz galdetu desta, eta nik kontau detsat; horren arabera egindako erakustaldixa egin desta beraz, Iñakik. Lehelengo, paziente hipotetiko baten kasuan jarri gara, guregana etorri nahixan dabillena, baiña aste bi barrura arte txandia ezin geinkixona emon; halan, intelijentzia artifizialezko laguntzailliakin berbetan jarri gara, sentitzen doguzen sintomak azalduz, berak egindako galderei jarraittuta (neure paziente erreal baten kasua erabilli dogu, modu anonimuan noski). Minutu gitxiren barruan, fisio artifizialak 3 diagnostiko probablienak emon deskuz (benetakua barne), ostian horren araberako tratamendu eta portaera pautak emoteko, harik eta kontsultara etorri ahal izan arte. Gero, behin kontsultan historia kliniko eta esploraziñuakin diagnostiko bat lortuta, intelijentzia artifizialezko sistemiak horren araberako ariketa programa bat zelan diseinatzen daben ikusi dogu, pazientian neurrira egindakua, 60 segundu inguruan. Oso produktu interesgarrixa eresten detsat. Neuretako ez dot aplikaziñorik ikusten (gurian normalian txandak bixar-etzirako emoten doguz, eta saiuetan ez gara denporaz hain estu ibiltzen), baiña [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07