blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Fibrolisi diakutaneoa

Duela hamar bat urte hedatu zen Euskal Herrian: eskuarki kako metaliko batzuk erabiliz eginiko teknika da, muskulu eta aponeurosien arteko narritadura eta atxikimenduak ezabatzeko erabiltzen duguna. Halere, teknikak urte batzuk baditu: 1940ko hamarkada amaieran garatu zuen Kurt Ekman fisioterapeutak, bere nagusi James Cyriaxen metodoaren aldaera bezala. Izan ere, oinarri bera duten prozedurez ari gara: zuntzen eta ehunen artean izan behar diren irristatze-planoak libratzea, alegia. Plano horien arteko atxikimendu anomaloak gertatzea nahikoa arrunta da: izan kirol jardunak, izan lesioen sendatze prozesuek, odol zirkulazioa geldotu dezakete. Horrek ekar dezakeen metabolito pilaketaren ondorioz, egiturok elkarren artean itsasteko joera dute; horretara, planoen arteko irristaketa oztopatu daiteke. Prozesu hori muskulu-eskeletu sistemaren min eta desoreka askorekin lotuta dago, eta arazoa tratatuz aurrerakada handia egin daiteke. Fibrolisiaren eragina hiru arlotan nabari da: mekanikoa (orain arte azaldu duguna), zirkulatorioa (histaminaren askapenaren ondorioz) eta erreflexua (ehun konektiboan izaten diren puntuen inhibizioa). Fisioterapian, muskulu eta aponeurosien arteko mugikortasuna hobetzeko hainbat modu daude: luzaketak, masaje mota desberdinak, teknika miofaszialak, fibrolisi diakutaneoa… denak dira balekoak eta, ohi bezala, batzuek edo besteak aukeratuko ditugu egoeraren eta arazoaren kokapenaren arabera. Ezin dut esan teknika onena zein den: bai ostera, bata askoz ere hobea balitz, denok hura erabiliko genukeela, besteak baztertuz. Fibrolisi diakutaneoari dagokionez, esan [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07