blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Femurraren hausturak

Adineko pertsonetan sarrien ikusten diren hausturen artean dago izter-hezur edo femurrarena. Normalean osteoporosiarekin eta erorketekin lotuko hausturak izaten dira, eta, behin gertatzen direnean, arazo potoloa dira: pazienteen independentzia jokoan jartzen dute eta %33k baino ez dute errekuperazio osoa lortzen. Hori gutxi balitz, gastua handia da: mokorreko haustura bakoitzaren kostua 35.000 bat eurokoa da lehen urtean, eta beste 5.000 inguru aurrerantzean. Horregatik, osasun erakundeek ahalegin berezia egiten dute prebentzioan. Paziente gazteetan ere gertatzen dira femurreko hausturak, bistan da; baina askoz ere gutxiago, eta eskuarki traumatismo handiren batekin lotuta, trafiko istripuak eta beste. Horrelako baten kasua da, hain zuzen ere, gaurko artikulu hau idaztera bultzatu nauena. Dei diezaiogun Aitor, eta esan dezagun itsasontziko mastatik karelera erori dela; femurra hautsita, uda osoa etxean igaro beharko du, eta, denbora sobran duenez, hemen hobeto osatzeko informazio pixka bat emango diogu. Femurraren haustura guztiak, jakina, ez dira berdinak: pitxar bat lurrera erortzean bezala, zatiak era askotara egin daitezke, eta, ondorioz, hori estudiatzea izango da lehendabizikoa, horren arabera aukeratu behar baita arazoa konpontzeko teknika onena. Femurraren hausturak sailkatzeko erabil daitekeen eskaletako bat Gardenena da, non I graduak hezur zatien mugikortasun minimoa irudikatzen duen eta IV graduak zatien bereizketarik handiena. Batzuetan tratamendu kontserbadorea erabiltzen da, zatiak asko mugitu [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07