blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Fedea aurrerabidearen oztopo denean

“Beti horrela egin izan da!” argumentua entzuten dudan bakoitzean, eskua pistolara joaten zait (figuratiboki, noski). Osasun mundura ekarrita, gaur Sendoa Ballesteros erizain eta lagunak berriki idatzitako artikulu bat aipatu nahiko nuke (“La distancia entre la evidencia y práctica”), zeinak erakusten digun ohituraren indarra harrigarria dela, zientziak frogatutako aurrerakuntzen hedapena oztopatzeraino. Artikuluan, Ballesterosek eskorbutoaren tratamenduaren historia azaltzen du; eta gaiari buruz oso argigarria da. Kontua da, XV. gizalditik aurrera, itsas garraioak garapen handia ezagutu zuela; horrekin batera, eskorbutoa (C bitaminaren gabeziak eragiten duen gaixotasuna) marinelen artean triskantzak egiten hasi zen, eta aktibitate ekonomiko honentzat arazo larria izatera ailegatu zen. Vasco da Gama portugesak erreparatu zion lehenik: laranjak jaten zituzten tripulazioetan gaixotasuna urriagoa zen. Halere, marinel zailduaren obserbazioek ez zuten osagileen kolektiboan eraginik izan. 1601. urtean, berriz, James Lancaster ingelesak aproba bat egin zuen: merkataritza espedizio bat prestatu zuen Indiara, lau ontzirekin. Horietako bateko eskifaia limoi-urez hornitu zuen, eta beste hiru ontzietakoa ez. Bidaian zehar, hiru ontzi horietako eskifaiaren heren bat eskorbutoz gaixotu zen; aldiz, limoi-ura zeramaten ontziko marinelen artean, bakarra ere ez. Esperientzia horrek sona handiagoa lortu zuen: horren eraginez, ontziratutako elikagaien artean zitrikoek lekua hartu zuten, eskorbutoaren kontrako neurri bezala. Halere, ez zen neurri bakarra; horren erakusle, marinelen artean, ozpinarekin [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07