blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

“Ez ibili lau ordu jarraian egoteko balio duen postura perfektuaren bila”

Bizimodu sedentarioa duten pertsona askoren kezka da eserita egoteko posturarena. Oier Gorosabel fisioterapeutarekin aritu gara, gure egunerotasunean erabilgarriak izan daitezkeen gakoen bila. Galdera: Ordu asko lan egin behar badugu, zein izaten da posturarik egokiena? Erantzuna: Eserita egoteko postura egoki teoriko bat badago ere, praktikan ikusten dugu postura hori ordu gehiegi mantendu ezkero, desegoki bihurtzen dela eta bizkarreko mina egingo zaigula. Hau da, ez ibili lau ordu jarraian egoteko balio duen postura perfektuaren bila, hori ez delako existitzen. Horren ordez, gakoa etenaldiak sarri egitea da, edo txandaka laneko posturaz aldatzea. G. Eserlekuak ba al du horretan eraginik? E. Eragina bai, jakina; baina ez eserleku saltzaileek erakutsi nahi duten beste. Esandako modura, 800 eurotako aulki bat eros dezakezu bulegorako, baina gero ez bazara handik mugitzen mina etorriko zaizu; eta, ostera, banketa ziztrin baten bihurri-bihurri eginda eserita ere, sarri mugitzen bazara, ez duzu inolako arazorik izango. G. Batzuek baloi handi batean esertzen dira. E. Horixe da. Zer gertatzen da baloi batean esertzen zarenean? Ezin zarela geldirik egon. Ezinbestean mugitu behar zara, batera eta bestera; horixe da koxka, hain zuzen ere. Zapatak ere badaude horrelakoak, zola biribildunak, derrigorrez mugitzera behartzen zaituztena. Ikusten duzun bezala, kontua postura bat luzaroan ez mantentzea da. Hitzarako, 2019ko zezeillan [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07