blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Ez gara hain zoruak!

Hara nun, blog honetan botatako ideia “zoruetako” batzuk ez diran hain zoruak izan, kontizu; eze, egunotan OSKON/DEFKON tipoko babes neurri maillakatuei, eta KUTSAFEST tipoko kutsatze eremu kontrolatueri buruzko aipuak ikusi doguz komunikabidietan. Batetik, EAE-n Bizi Berri II plana aurkeztu da, non osasun kondiziñuen maillakatze sistema bat zehazten dan. Bestalde, Boris Johnson Erresuma Batuko lehendakarixak Covid 19xan aurrian hartu beharreko babes neurri sistema maillakatu bat iragarri dau. Bistan da, guztiz ados nago. Izan be, beti babes mailla maximua agintziak, praktikan, “Pedro eta otsoaren” ipoiñana egittia da. Beste modura esanda: arrisku gitxi dagonian jentiari babes neurri maximuak erabiltzeko esaten bajako, ez dittu ganoraz erabilliko, eta arriskua haunditzian benetan erabilli beharra dagonoan, ohittura txarrekin segiduko dau. Emaitzia, ointxe ikusten gabiz. Bestetik, jakin dot guk “Kutsafest” artikulua publikatziakin batera, justu orduantxe “ospatu” zala halako esperimentu bat: Leipzigen (Alemania) izan zan, autoridadiak antolatuta, kontzertu batzuk egin ziran Tim Bendzko musikarixakin. 4000 pertsona juan ziran, boluntarixo, eta helburua apalagua zan: ez zeguan inokulaziñorik, ezta “kontzentraziño esparrurik” be; Restart-19 izeneko ikerketian helburua, halako ekittaldixetarako baldintza seguruak zehaztia zan, espektakuluen industriari laguntzeko (txalo bero bat Alemaniako gobernuari halako gauzetan pentsatziangaittik! Hamen ostera…). Kontua da (eta horregaittik jakin dot nik lehengo hori), Bartzelonan halako beste kontzertu bat antolatzen ibilli [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07