blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Etxean “kuarentenan” dauden pazienteei zuzendua

COVID-19 koronabirusak kutsatutako pertsonen kopuruak gora egin duela ikusirik (herritarrak eta osasun-profesionalak), Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak prebentzio-neurri zorrotzagoak hartu behar izan ditu, EAE-n birusaren hedapena mugatzea xede. Neurri horien eraginez, 300 pertsona baino gehiago isolatuta daude, bai etxean, bai ospitaletako gelatan. Egoera hori ikusita, Donostialdeko ESIko zenbait kideren ekimenez, EFEOk gomendioen eta oinarrizko ariketen proposamen bat hedatzeko deia egin du. Ekimen bikain horren xedea da, alde batetik, jarduera fisikoa ahalbidetzea eta sustatzea, “konfinamendu” egoera batek eta ariketa faltak dakartzaten albo-kalteen ondorioak gutxitzeko estrategia fisioterapeutiko gisa, eta, beste alde batetik, diziplina honek eta bertako protagonistek izan beharko luketen protagonismoa sustatu eta ezagutaraztea, osasun komunitarioa zaintzeko programetan eta prebentzioko osasun-programetan. AIXEBE eta ABANTE fisioterapia zentruetan ere ekimen honekin bat egiten dugu, etxean dauden pazienteen artean programa hau modu masiboan martxan jartze aldera.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07