blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Esperientzia txarretatik ikasten

Urte asko daramatzat lanbide honetan eta, nahiz eta gero eta gutxiago, oraindik estualdiak izaten ditut. Gogoan dut hasiberri nintzenean sarri izaten nituela: paziente batekin hanka sartzen nuela, beste baten purrustada ahaztu ezin nuela, heriotzen ostean lur jota gelditzen nintzela… Denborarekin , uste dut gogortasunaren eta enpatiaren arteko erdibide bat aurkitu dudala, eta ni gustorago jarduteaz gain, uste dut sendatzen zaizkidan pazienteen ratioan ere igartzen dela. Halere, esan bezala, oso noizean behin hasieran bezala sentiarazten nauen gauzaren bat gertatzen zait. Aurreko egunean izan nuen, esate baterako, berriz gaztetxoa sentiarazteko aukerotako bat. Paziente gazte bat ez zela gustura geratu nik egin nion tratamenduarekin eta, kontsultatik atera eta gero, bi bider pentsatu eta berriz sartu zen, niri hori esateko. Egia esan, keinua estimatu nion: nahiago baitut hori, kanpoan tripak jaten ibiliko den pertsona bat uztea baino; eta gainera paziente honen formak oso egokiak izan ziren. Mindua bazegoen ere, zuzen mintzatu zen, gauzak egokiro esanez, gustatu ez zitzaiona seinalatuz, baina haserretu gabe. Eskerrak eman nizkion, eta agur esan genion elkarri; imajinatzen dut ez dudala berriro ikusiko. Pazientearen kritikak hauek ziren: bere esanetan, kontsulta garestia iruditu zitzaion “XX minututako masaje baterako“; izan ere, kontsultako zati bat “hitz egiten pasatu baikenuen“; azkenik, “ez nion nahikoa sakatu [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07