blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Eskurik esku dabiltzan pazienteak

Gaur paziente biren kasuak azalduko dizkizuet, aurreko hilabeteetan kontatu ditudan gaiekin lotuta; izan ere, hemengo artikuluak monografikoak badira ere, bizitza errealean gauzak ez dira hain argiak izaten. Nahi duenak, aurreko artikuluekin loturak aurkituz denbora pasa dezake! Marixe, 1949an jaiotako etxekoandrea, beste fisioterapia zentroetan ibilia zen gurera etorri aurretik. Harrezkero (badira hamabi urte) askotan etorri da guregana, besoko artikulazioetako eta muskuluetako arazo txikiengatik; pozik gainera, fisioterapia saio gutxirekin hiruzpalau urtetarako ondo gelditzen zelako. Horrela etorri zen duela hilabete batzuk ere: “beti bezalako” sorbalda-besoko mina zuenez, segituan kentzeko esperantzarekin. Baina esploratu nuenean zerbait desberdina zegoen; ezer larririk ez, bai ostera gure “betiko” protokolo horren ordez lepoa tratatzea eskatzen zuena. Baina Marixek ez zuen lepoa inondik inora ukitzerik nahi, beste fisioterapeuta batek behin lepoa tratatu zionean, gero minez izan zelako. Besoa bakarrik tratatu nion beraz, baina… saio gutxi batzuen buruan, mina ez zen hobetu. Pazientea protestaka etorri zitzaidan, ez omen nintzelako “beti bezala” tratatzen ari (“lehen halako eta halako maniobrak egiten zenidaten” deskribatzen zidan, zehatz-mehatz). Eta horrela zen, bai: batetik, osagileak ez gara garbigailuak –txanpona sartu, eta beti programa bera egiten dugunak–; pazientea nola datorren, tratamendua horrela egokitzen dugu. Eta bestetik, ezinbestean tratatu behar dena –kasu honetan, lepoa– ez tratatzeko baldintzak ez du [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07