blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Eskuak txindurtuta besoak lo Oier Gorosabelekin solasean

Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Hamentxe entzun zeinke saiua. Eskuak txindurritzea lepo inguruko arazoen ohiko sintoma da. Oier Gorosabel fisioterapeutarekin landutako gaia dugu. Normala den bezala, askotan jendeak ez du ikusten zerbikaletako eta eskuetako arazoen arteko lotura. Nahikoa arrunta izaten baita sintomak jatorrizko arazotik urrun agertzea; hori dela eta, hobeto uler dezakezue zergatik “galtzen” dugun fisioterapeutok hainbeste denbora eskua sartu aurretik. Izan ere, historia kliniko ona eta esplorazio hobea dira arazoaren sustraian bete-betean jotzeko sekretuaren muina. Besoetako kalanbre sentsazioak multzo handi bitan bana ditzakegu: batetik odol zirkulazioarekin lotutakoak, eta, bestetik, bizkarretik ateratzen diren nerbio sustraiekin zerikusia dutenak.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07