blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Eskolako motxilak (kazetariei mezua) (Yamato et al, 2017)

Erreferentzia: YAMATO, Tie Parma. MAHER, Chris G. TRAEGER, Adrian C. WILIAMS, Christopher M. KAMPER, Steve J. 2017. “Do schoolbags cause back pain in children and adolescents? A systematic review“. Br J Sports Med. 52:1-6. Iker Villanuevaren bitartez izan dut artikulu honen berri; kazetari alarmistei erakusteko ale bikaina, motxilaren urteroko matrakarekin amai dezaten. Ondorioa argia eta garbia baita: ez dago eskolako sakelak eta bizkarreko mina erlazioan ezartzen dituen ebidentzia sendorik; eta dagoen ebidentzia ahula, kontrako norabidekoa da (erlaziorik ez dutela esaten du, alegia). Ikerketan autoreek arazoak izan dituzte, errebisatutako artikuluen alboraketen eta heterogeneitatearen kontura; halere, gaia hain argi dago ezen ez dute ohikoa esaten (“further studies are needed“), baizik eta beste hau: “Despite these limitations, the volume of research and the fact that associations show no consistent pattern suggest that any relationship between backpack use and back pain is minimal at best, and research resources aimed at understanding adolescent back pain are better directed elsewhere“. Alegia: ez dute uste motxilen kontuaren ikerketan sakontzea merezi duenik ere; horren ordez, gazteen bizkarreko minen arrazoia beste nonbaiten bilatzea aholkatzen dute. Bistan denez, ikerlariek dioten honek kontraste handia egiten du gizartean honi buruz dagoen kezka mailarekin. Puntu honetan, gogoratu beharra dago kezka hau, zati handi [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07