blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Erori eta gero jaikitzea

Erortzen, hori da errugbi jokalari batek ikasi behar duen lehen gauzetako bat; alegia, aurkari batek plakatzen duenean, lurra minik hartu barik jotzen. Jakituria hori osasun arlora ekarriko dugu gaur, gure gizartean gero eta pertsona nagusi gehiago baitago, gero eta urte gehiagorekin, gainera. Gaurkoan, pertsona adinduen arazo arruntenetako bati erreparatuko diogu: erorketak. Segur aski, denok ezagutzen duzue atso-agure itxurosorik: beti apain, beti dotore, kalean tente-tente ibiltzen direnak. Poza ematen du horiek ikustea; halere, horietako batzuk, tentearen tentez, zurruntasunean sartzen dira. Eta, zuhaitzetan bezala, ezaguna da ekaitzetan enbor lodi eta zurruna duten arbolak ipurdiz gora erortzen direla; haizeari eusten dioten zuhaitzak, berriz, meheak eta malguak izaten dira. Horrela, pertsona nagusi hauetatik asko kalean estropezu egin edo labaintzean luze-luze erortzen dira eta ez dira beren kasa jaikitzeko gai izaten. Gaitasun falta hori arazo handia da. Pertsonaren autonomia bermatzeko landu behar den arloetako bat malgutasuna da. Atso/agure asko ibili zaleak dira: kilometro asko egiten dituzte, eta hori zalantza barik ona da. Baina ez dute luzaketarik egiten. Horretara, muskulu indartsuak dituzte, baina zurrunak. Dotore eta tente joaten dira, baina haizetearen aurrean erraz eroriko diren zuhaitzak bezalakoak dira. Malgutasuna lantzeak ez du misterio handirik: luzaketak errazak dira eta asko daude, bakoitzaren egoera fisikoari eta premia bereziei egokituak. [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07