blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Diatermia sakona

Behin baino gehiagotan aipatu dudanez, osasun munduan urte batzuk daramatzagunok joan-etorriko moda asko ikusten ditugu. Orokorrean, ez dira izaten iruzurrak (fisioterapia arloan, behintzat); ohikoa da, ordea, tratamendu baten ahalmenak neurri barik gorestea, publizitate engainagarriaren mugetan. Lehen inoiz koloretako bendak, kolon hidroterapia edo Pilates teknika zentzu horretan aipatu izan ditugun bezala, gaurkoan diatermia sakoneko aparatuez berba egin nahi nuke, orokorrean TECAR bezala ezagutzen direnak (“transferentzia elektriko kapazitibo eta erresistiboa” izenaren siglak), edo, bestela, ekoizten dituzten enpresen izenekin (Indiba, Lavatron, Quilmed, Globus, Capenergy, Erbalaser, Human Tecar…). Argitu dezagun “dia-” aurrizki grekoak “zeharka” esan gura duela, beraz, diatermia azala zeharkatuz gorputz barrua berotzea litzateke. Horretarako Tecar terapiak irrati uhinak erabiltzen ditu, espektro elektromagnetikoan energia gutxien dutenak. Zehatzago esanda, diatermia mota horretarako 0,5-0,8 megahertz arteko maiztasuneko uhinak erabiltzen dira (irrati igorgailu arruntek 88-108 mHz darabiltzate), 200 watt inguruko potentziarekin (irrati igorgailuek 20.000 W inguru). Horrek gorputzean berotasuna sortzen du, beste termoterapia tekniken efektu bertsuekin: zelulen metabolismoa suspertzea, odolaren zirkulazioa bultzatzea, zikatrizazioa azkartzea, analgesia, muskuluen erlaxazioa eta hantura gutxitzea. Tecar terapiaren alde bakarra sakoneran dago: beroa 8-15 cm arteko sakonerara ailegatzen dela, alegia, beste termoterapia tekniken aldean (uhin laburrak, mikrouhinak, infragorri izpiak…), sakonago. Hori da dena. Ikus daitekeenez, ez du misterio handirik. Baina saltzaileek informazio [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07