blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

De Quervain

Gaurkoan aztertuko dugun eskumuturreko tendoien arazoa deskribatzeaz gain, Fritz de Quervain jaunak (1868-1940) gauza gehiago ere egin zituen bizitzan (tiroide guruinaren arazoetan autoritate handia izan zen, esate baterako). Baina, fisioterapia arloan behintzat, bere izena esatea eta tendinopatia mota berezi hau gogoratzea, dena bat izaten da. De Quervainen sindromea erpuruko tendoien arazo bat da, eskumuturraren dortsoan zeharka egiten duten bidean gertatzen dena. Puntu horretan (oso nabarmena, pertsona muskulutsuetan) abductor pollicis longus eta extensor pollicis brevis tendoiek nolabaiteko bide espiral bat egiten dute, erpuruaren punten eta muskuluen gorputzen artean. Bihurgune horretan “erretinakulu” izeneko egitura dugu: tendoiei bere lekuan eusteko funtzioa duen lotailu handi bat, azken finean. Erretinakulu horren forma irudika dezazuen, 1980ko hamarkadan modan izan ziren (eta zorionez itzuli ez diren) belusezko kirol-eskumutur horiek bezalakoa da. Bere barruan tendoiendako zenbait pasabide ditu, eta haietako batean (lehenengoan) pasatzen dira aipatu tendoiak. Kontua da egiturok neurrira hartuta bezala daudela: milimetro bat ere ez dago sobran, alegia. Horregatik, nahikoa da egiturotako bat narritatzea, handitasun bat sortzeko; eta egoera horretan, tendoiek ez dute nahikoa leku erretinakulutik pasatzeko eta beren lana behar bezala egiteko. Hori gertatzeko arrazoi asko egon daitezke, baina batez ere erpuruaren mugimendu errepikakorrekin lotu izan da: lanpostuan, edo, azken urteotan, mugikorrean idaztean eginikoa. Sintoma [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07