blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Cornelio «Putxaputxa»

Gurasoei askotan entzun izan diet haurtzaroko kontuak, 30eko eta 40ko hamarkadakoak. Orduko umeen ametsen eta beldurren artean, gogoan dut behin baino gehiagotan aipatzen zutela Cornelio Putxaputxa. Herriko gizon bat zen, eta antza denez gurasoek haurrak beldurtzeko erabiltzen zuten: «Hau ez baduzu egiten Cornelio Putxaputxa etorriko da zu eramatera». Aspaldiko baliabide “pedagogiko” ezaguna. Cornelio, bistan denez, pertsona normala zen. Gaur eguneko hizkera eufemistikoan dibertsitate funtzionala duela esango genuke, eta herriko San Andres egoitzan bizi zen. Hitz egiteko arazoren bat zuen, eta nolabaiteko onomatopeia bat ateratzen zitzaion: hortik gaitzizena. Bistan denez, 1940ko hamarkadan pertsonok ez zuten gaurko abegikortasunik aurkitzen gizartean, kontrara: jende askok gutxituen kontura barre eginda berdintzen zuen bere zorigaitz propioa. Kontuan hartu Hegoaldeaz ari naizela, Francisco Francoren diktadurapean bizi izan zen gizarteaz; testuinguru horretan bizimodua oso gogorra zen -errepresioa, gosea, eskasia- eta horrelakoetan, tamalez, gizakiak askotan kontsolamendu lizun bat aurkitzen du besteen zorigaitzean. Perbertsio hauek kenduta, esango nuke giza aberea oro har “humanoagoa” izan dela beti dibertsitate funtzionaldunekin. Baina kontuz, ez gaurko parametroetan: antropologo batzuen ustez, historiaurrean ohikoa baitzen zahar eta ezinduen eliminazioa. Izan ere, gizarte nomadetan -eta Euskal Herrian horrelakoak izan ginen, erromatartu arte- tribuarekin batera bidaiatu ezin dutenak tribuaren beraren etorkizuna baldintzatzen dutela onartzen da. Zirrara eragiten du [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07