blogak

Aixebe eta Abante fisioterapia

Bortxaketa bikotearen barruan

Duela mende gutxira arte, normaltzat hartzen zen gizonek emakumeak bahitzea. Ez ziren arraroak bortxaz osaturiko bikoteak, eta neska konforme ez bazegoen makilakadaka “bezatzea”. Ostean, andre askok bizitza osoa etxean pasatuko zuten: senarrek derrigortuta, zein “kalean ibiltzea gaizki ikusia zegoelako” auto-giltzaperatuta. Oraindik iraganean bizi den jende basatia dagoen arren, zorionez garaiak aurrera doaz eta gaur egun onartuta dago harreman batean indarkeriak ez duela lekurik izan behar. Aldebiko onespen barik eginiko bikote gutxi daude, eta banaketak ugariagoak eta adeitsuagoak izaten dira. Halere, badaude hain argi ez dauden eremu ilunak: ongi antzean konpontzen diren bikoteetan, noraino da derrigorrezkoa deberes conyugales edo “bikote-eginbehar” horiek betetzea? Hau da: sexu harremanetarako bien onespena behar al da? Gauza jakina da, denborak aurrera egin ahala, bikoteen hasierako grina eta maitasuna aldatuz doala. Gordin esanda: elkarrekin larrutan egiteko gogo gutxiago izaten dutela. Fenomeno hori guztiz naturala dela esan dezakegu;  baina horren aurreko jokabidea, ohiturak edo moralak baldintzatzen du. Euskal Herrian historikoki nagusi izan diren arabiar jatorriko erlijioen soluzioa emakumea lotzea izan da. Arau idatziek eta ohitura ez-idatziek andrazkoek jarraitu beharreko portaera egokia argi zehaztu izan dute: emaztea, etxean (behin ezkondutakoan, kanpoko lana utzi behar zuten); familiaren zaintzara bideratuta; eta, sexuari dagokionez, monogamoa (gizonen kasuan ez bezala: hauei ezkontzatik kanpoko [...]

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07